Ekintzaz beteta dator larunbata Aniztasunaren Astearen barruan. Nazioarteko janariak eta musikak izango dira Joseba Barandiaran plazan, eta baita haurrentzako jolasak ere, Xaguxar taldearen eskutik. Aurten, lehenengo aldiz antolatu du Astigarragako Udalak, Aniztasunaren Astea. Orain arte, egun bateko feria izaten zen, hirugarren munduko proiektuak aurkezteko. Oraingoan, ordea, aste oso bat eskaintzeko beharra sumatu dute. Izan ere, konturatu dira 42 herrialdetako jendea bizi dela herrian. Nahia da, toki desberdinetatik etorri arren, denak astigartarrak sentiaraztea.
Horretarako, astean zehar jarri dituzte erakusketa mugikorra eta bi dokumental: Balta Txuria, Balta Berdea eta Gu, jatorri anitz, herri bat. Aitzakia perfektua izan dira, gaurko egun nagusia girotzen joateko.
Hamabost herrialdetakoak
Goizeko hamabietatik aurrera, bertako eta kanpoko musika izango da nagusi, Joseba Barandiaran Plazan. Hamabost herrialdetako jakiak probatzeko aukera ere, izango da. Janaria aitzaki hartuta, kultura ezberdinak hurbiltzeko asmoa du ekimenak. Haurrak ere ez dira aspertuko, goizean. 12:ooetatik aurrera, jolasak izango dituzte, Xaguxar taldearen eskutik.
Gainera, Elkartasunerako Proiektuaren erakusketa izango da ikusgai. Eta egunari errematea emateko, musika kontzertua izango da: iluntzean, 19:00etatik aurrera. Bossa Kolektive taldea izango da entzungai, Brasilgo eta bertako kidez osatua.
EGITARAUA
Goizean (12:00-14:00)
-Musika kontzertuak: Astigarragako Musika Eskolako Triki taldea, Bolibiarrak, Rumanoak
-Xaguxar - Jolas Berri: haurrentzako jolasak
-Nazioarteko Janari Dastaketa: Kolonbia, Nikaragua, Argentina, Sahara, Peru...-eko jakiak.
-Elkartasunerako Proiektuaren
erakusketa: Honek, Fisc, Dupois, Sahararen Karabana eta Euskal Fondoa
Iluntzean, (19:00-21:00)
-Musika kontzertua: Bossa Kolektive