Mekanikako oinarrizko ikastaroa berriro ere ekainean, doan

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 24a, 02:00

Udalak antolatutako oinarrizko mekanika ikastaroaren saio berri bat egingo da ekainean, orain arteko arrakasta ikusita. Bereziki emakumeei zuzendutako ikastaroa da, diskriminazio positiboa egite aldera; hala ere, interesa duten guztiek eman dezakete izena: emakume zein gizon. Ekainaren 2tik 20ra bitartean emango da ikastaroa, Transpacarren. Izena emateko eta informazio gehiagorako deitu eta Anderren galdera egin: 943 55 18 08. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!