Batzarraren oniritzia jaso dute Fagollagako espaloiek eta Ereñotzuko konkorrek

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 24a, 02:00

Aurreko larunbatean, auzo ba­tzarra egin zen Auzo Udalak deituta. 38 lagun bildu ziren. Alde batetik, diru kontuen azalpena egin zen, bai 2013ko kontuena, baita 2014an Auzo Udalak kudeatuko duen aurrekontuarena ere.
Bestetik, zenbait asmo eta proiektu aurkeztu ziren. Eta ho­rien  artean, batzarraren oni­ritzia jaso zuten errepidearen antolaketari lotutako bi proiektuk: Fagollaga zeharkatzen duen bidean espaloiak egitea eta Ereñotzuko auzunean zebra bide konkordunak jartzea.
Bestalde, Ereñotzuko behealdeko auzuneko ur zikinak bil­tze­ko eta ingurua urbanizatzeko as­moa­ren berri ere eman zen. Pro­i­ek­tua egina dago eta finan­tzia­­zioa bilatzen ari da Auzo Udala.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!