Maiatzaren 28 eta 29, izena emateko egunak

Kronika - Erredakzioa 2014ko maiatzaren 24a

Santa Barbara elkarteak urtero bezala umeen tanborrada antolatu du ekainaren 24rako, eta izena emateko egunak jarri ditu, maiatzaren 28 eta 29an, 19:15etatik 20:00etara bitartean, elkartean. Ensaioak, berriz, astearte, asteazken eta ostegunetan egingo dira, 19:15etan. Tanborra jotzen 2007an jaiotakoak aterako dira, eta kantinera eta sukaldari jantzita, 2010etik aurrera jaiotakoak. Jantziak utziko dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!