Udalak martxan jarri du partehartze prozesu bat, datorren urteko aurrekontuetan herritarren proposamenak biltzeko. Herritarrek 500.000 euro izango dituzte, zer egin erabakitzeko. Herritar guztien ideiak jasotzeko hainbat bilera egingo dira, gaiaren arabera banatuta, eta horrez gain, beste bide batzuk jarri ditu Udalak bileretara joan ezin duten herritarren ideiak ere biltzeko.
Asteazkenean aurreneko bilera
Lehenengo bilera datorren asteazkenean egingo da, hilak 28, arratsaldeko 18:00etan Biteri kultur etxean.
Kultura, euskera, jaiak, kirola, musika, arte sorkuntza... eta antzeko gaien inguruko proposamenak bilduko dira.
Proposamenak bidaltzeko beste bi bide
Bileretan ez ezik, proposamenak jasoko dira Biterin, Udalean eta Kiroldegian dauden buzoietan, eta www.hernani.net-en.