Hernaniko Ixabelentzat, koltxetako bat

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 24a, 02:00

Maiatzaren aurreneko astean, patchwork erakusketa egin zen Astiga­rragan eta bi koltxa zozketatu ziren. Horietako bat, Hernaniko Ixa­belen­tzat izan da eta bestea, Irungo Maribel Amadorrentzat. Erakusketa ostegunetik igandera egon zen eta denera, 218 bisitari izan ziren. Astigarragako patchwork taldeak oso positibotzat jo du kopuru hori. Izandako giroarekin ere gustora dira. Astigarraga erreferente «txiki bat» bihurtu dela azpimarratu dute eta lehen ez bezala, Astigarragako eta inguruko herrietako gero eta jende gehiago hurbiltzen hasi dela. Hurrengo erakusketa, hemendik bi urte barru egingo dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!