«Bertsolariek egin dizkigute letrak eta oso mezu zuzenekoak dira»

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 24a, 02:00

2000 urtean sortutako plaza taldea da Tximeleta. 14 urte eta gero, aurreneko diskoa atera duzue, ‘Mugitu’ izenekoa. Urte asko pasa dira diskoa ateratzerako. Zergatik orain?
Egia esan, gu beti plaza talde sentitu gara eta gure errepertorioan bertsioak jo izan ditugu. Hala ere, urte hauetan enkarguz 4 abesti egitea egokitu zaigu eta gustura egin ditugu gainera. Herri mugimenduarekin konprometituak egon gara beti eta horrela sortuak izan ziren kantu hauek. Disko bat osatzeko beste 6 kantu egin eta grabatzea ideia ona zela iruditu zitzaigun. Izan ere, krisi garai hauetan, diferentzia markatzen saiatu beharra dago nola edo hala.

Nolako diskoa dela esanen zenuke? 
Bertsolariek egin dizkigute letra guztiak eta oso mezu zuzenekoak dira. Musikalki, nahiko ba­riatua da, gure plazako errepertorioa bezala funtsean. Pop, rock eta folkago diren doinuak aurkituko dituzue bertan. 

Diskoa aurkezteko badituzue emanaldi bereziak?
Guk gure ohiko martxan jarrai­tzeko asmoa daukagu, plazaz plaza betiko errepertorioan gure kantuak txertatu eta erromerietan jarraituko dugu. Baina tartean, ekainaren 21ean Txan­trean, aurkezpen kontzertu berezi bat egiteko asmoa daukagu. Bertan izanen ditugu, diskoan lagundu diguten musikari eta artista guztiak, ahal duten neurrian. Eta aurreratu dezaket, bideo batzuk ere prestatu ditugula kontzertuan tartekatzeko. Berezia izanen da niretzat. Han izanen dira txalapartarekin eta abesten, nire bi ahizpak ere.

Zu noiz sartu zinen taldean? 
17 urte nituen taldera sartu nin­tze­nean. Lehen hilabeteetan ama­­txok eramaten ninduen La­rragetan genuen lokalera eta ge­ro bueltan, Uharte Arakilgo fa­mi­liaren etxeraino hurbiltzen nin­du­ten taldekideek. Haiek ibilerak!
Kantu Txapelketetan egindako saioetatik ezagutzen ninduten taldekoek eta abeslari bila hasi zirenean froga bat egitera gonbidatu ninduten. Esan behar dut, lehenengoan ez nindutela hartu, gaztetxoegia nintzela esa­ten di­date oraindik, baina hartu zuten abeslariak huts egin zienean nirekin kontatu behar! Erre­botez sartu eta 11 urte daramatzat!

Normalean bertsioak jotzen dituzue. Ze estilotakoak?
Denetarikoak. Pirritx eta Porro­txen abestiak, Cicatriz, Michael Jackson, Xabier Lete,... estremoenak esan dizkizut, baina tartean dauden gehienak ere bai. Ez ditugu jotzen udako abestiak, horiek ez. Desber­dintzen gaituen errepertorioa AC/DC, Michael Jackson, Queen eta gisakoena izan daiteke.

Gaur egun, zer nahi izaten du jendeak? 
Jira eta buelta. Sentsazioa daukat duela 20 urteko abestiak eskatzen dituela jendeak. Kor­ta­tu­renak, Benito Lertxun­di­renak, Rafaela Carrá... joan den mendekoak orokorrean.

Ze herritan jo ere aldea izanen da, ezta?
Bai, baina ez dakit zein den aldea. Jo daiteke Bilbon 200 per­tsonen aurrean, baina ez lortu konexiorik. Eta jo daiteke herri bateko elkartean 20 pertsonekin eta kristona liatzea! Beste batean Gasteizen 200 pertsonekin ikaragarria izan daiteke eta hurrengoan 20rekin ezin lortu ezer! Faktore askok eragiten dute eta ezin da jakin!

Nondik deitzen dizuete gehien? 
Urteetan zehar gure txokoa sortu dugu Nafarroako jai asko­tan, Iruñerrian eta Saka­nan, batez ere. Baina Bizkaia eta Araban ere dezente jotzen dugu. Gipuzkoak huts egiten digu oraindik. Villabona, Tolo­sa, Anoeta eta Deba... bai, baina askoz gehiago ez ditugu Gipuzkoan. Badakizue!

Eta, Euskal Herritik kanpo?
Saiakera frustraturen bat izan dugu Euskal Herritik kanpo. Bartzelonaraino joan, Korri­ka jaian jotzeko, eta euriagatik instrumenturik furgonetatik atera gabe buelta! Baina bestela, ez gara atera, ez!

Herrietako festak hasi dira eta hemendik aurrera lan eta lan ibiliko zaretela pentsa­tzen dut. Aurreikuspen ona duzue udarako? 
Uste dut, sektorea dagoen mo­duan, ezin garela kexatu, baina duela pare bat urte baino kontzertu gutxiago ditugu ziur. Dena den, gerra pixka bat emanen dugu!

Gogorra izanen da udako denboraldia, plazaz plaza...
Gogorra da, arratsaldeko 17:00e­tan etxetik ateratzea eta 12 ordu beranduago bueltatzea goizaldean. Desorduetan lo egitea eta or­du­tegiak nahastuta ibiltzea uda­ra guztian, baina musikak de­­­na konpentsatzen digu! Bene­tan, egunik tristeenetan edo gaixo­tzen hasita zaudenetan, eszenario gainean dena ahazten duzu! 

Negua, berriz, lasaiegia agian?
Ez pentsa! Bakoitzak beste lan bana daukagu. Denak irakasle gara, beraz, neguan hobe plazetatik pixka bat urruntzea. 

Ze asmo daukazu etorkizunera begira?
Dakidan bakarra da, ez dudala eszenarioetatik jaitsi nahi hil arte. Zer iruditzen? 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!