Hiru buelta, Goizueta inguratuz

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 24a, 02:00

Aurreko asteburuan, mendi lasterketa, eta oraingoan, krosa. Lasterka egitea gustoko dutenek aukera ederra dute Goizuetan. Bihar izanen da kros herrikoia. Aurreko urteetan bezala, Goizuetako herria inguratzen duen 3 kilometroko zirkuito bat da. Herriko plazatik hasiko da eta bertan bukatu. Ibilbidea osatzeko, 3 itzuli eman beharko zaizkio zirkuitoari. Beraz, 9 km-ko lasterketa izanen da. Zir­kuitoaren erdia errepidetik doa eta beste erdia, mendiko xenda batzuetatik. 
Lasterketa nagusia 11:00etan hasiko da eta 16 urtetik gorakoek izanen dute parte hartzeko aukera. Aurretik, 10:30etan hasita, benjamin, alebin, infantil eta kadeteen txanda izanen da.
Nagusien kasuan, lehenengo  geratzen diren hiru emakumezkoentzat eta hiru gizonezkoentzat izanen da saria. Baita herriko lehenengo gizon eta emakumearentzat ere. 


Izena emateko aukera
Izena emateko aukera dago aurrez: www.kirolprobak.com helbidean. Eta bihar ere bai, Umore Ona elkartean, krosa hasi baino 30 minutu lehenago arte. Dortsalak, bihar bertan jaso beharko dira goizeko 10:00etatik aurrera, Umore Ona elkartean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!