Asteburu honetan itsasontzi bat eraikiko dute Donostiako portuan, Olatu Talka kultur jaialdiaren barruan. Hain zuzen, ala bat eraikiko dute. Petritegi eta Lizeaga sagardotegiek eta Albaola elkarteak elkar lanean sortutako egitasmoa da. Ekimen honekin, Urumearen dinamizazio turistikoa helburu duen usadio ahaztu bat berreskuratu nahi dute: XXgarren mendera arte Urumea ibaian zehar sagardoa eta zamak garraiatzeko oso ezagunak ziren ala itsasontziak, alegia.
Gaur eguerdian emango dituzte xehetasun gehiago.