Kanporaketa zaila, Arrasateren aurka

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 21a, 02:00

Astigarragak ostiralean ekingo dio Herriartekoari, Arrasaten. Inoizko talde onenarekin, finalerdietara sailkatzeko aukera ikusten dute.

Iaz, final laurdenetara iritsi zen Astigarraga. Hori ho­rre­la, aurtengo Herriarte­koan, final zortzirenetan sartuko da. Hain zuzen, ostiralean ekingo dio txapelketari eta Arrasate izango du aurkari. Kanporaketa zaila izango dela dio Joxe Mari Zubia­rrain pelota arduradunak: «Pelotari on bat behintzat badute kategoria bakoitzean eta bikoteak ez dakizkigu zeintzuk izango diren. Hala ere, irabazteko esperantza dugu, gutxienez, kadete eta seniorretan». Astigarragak, inoizko talderik onena duela aurten azpimarratu du Zu­biarrainek eta finaler­die­tara iristeko aukera haundia ikusten du: «Batzuk iraba­ziko dugula ere esaten ari dira, baina guk talde indar­tsu asko ikusten ditugu».
Ostiralean, joaneko par­tidua jokatuko dute Arrasa­ten, 20:00etan. Bueltakoa da­to­rren asteburuan izango da, Asti­ga­rragan. Herrita­rren ani­moak beharko dituzte.

Joxe Mari Zubiarrain da arduraduna eta 10 pelotarik osatzen dute taldea.
Kadeteak: Gorka Oiarbide, Hodei Exposito, Oier Olarra (ordezkoa); jubenilak:
Maikel Ruiz, Argoitz Otaño, Egoitz Olarra (ordezkoa); seniorrak: Xabier
Barandiaran, Jokin Santxez, Harri Loidi eta Oier Gurutzealde (ordezkoak).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!