128 korrikalarik hartu dute parte lehenengo Goizutrail lasterketan

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 24a, 02:00

Ismail Razga santurtziarrak eta Elgoibarko Ainhoa Lendinezek irabazi zuten. Martin Etxeberria izan zen lehenbiziko goizuetarra. Antolatzaileak gustora dira jasotako erantzunarekin.

Lehenengo Goizutrail mendi lasterketak 128 korrikalari bildu zituen aurreko larunbatean eta giro ederra sortu zuen herrian. Antolatzaileak gustora dira jasotako erantzunarekin eta heldu den urtekoa oraindik arrakastatsuagoa izan dadin lanean jarraitzeko asmoa dute.
Gizonezkoetan, Ismail Razga santurtziarra izan zen lehenengoa helmugaratzen (1:47:21). Bi­ga­rren postuan, Unai San­ta­maria hernaniarra sailkatu zen (1:51:57) eta hirugarrenean, Imanol Larrañaga azpeitiarra (1:54:08). Emakumezkoen artean, berriz, Elgoibarko Ainhoa Lendinez izan zen txapelduna (2:18:08), Uxune Tena urnietarra bigarrena (2:20:44) eta Irantzu Ibarrondo hirugarrena (2:47:05).
Lehenengo beteranoak Car­los Garcia (1:54:49) eta Maite Be­gi­ris­tain (2:59:01) izan ziren. Eta he­rriko azkarrena, Martin Etxe­be­­rria (1:59:37). Sailkapen orokorrean, 12garren postuan geratu zen.
Goizuetatik, kuadrila ederra animatu zen parte hartzera eta  boluntario lanetan 85 herritar baino gehiago aritu ziren. Es­ke­rrak eman nahi dizkiete guztiei.
Argazki guztiak eta Felix Loiartek egindako bideoa ikusgai, hemen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!