Astigarragak final zortzirenetako kanporaketa jokatuko du gaur Arrasateren aurka. Joaneko partidua izango da eta Arrasaten jokatuko dute, Uarkape pelotalekuan (19:45). Kanporaketa zaila izango da, arrasatearrek pelotari onak baitauzkate: Morón Bolinaga... Astigarragako pelotariak honakoak izango dira, kadeteetan: Gorka Oiarbide eta Hodei Exposito. Jubeniletan: Maikel Ruiz eta Argoitz Otaño (Egoitz Olarra operatu berri dute); eta seniorretan: Xabier Barandiaran eta Jokin Santxez. Horiez gain, taldea osatzen dute: Oier Olarra kadeteak eta Harri Loidi eta Oier Gurutzealde seniorrek.