Urdanpilleta anaiak Igantzin izan ziren larunbatean BTT modalitateko txirrindularitzako Euskadiko Openean. Primerako hasiera eman diote denboraldiari. Izan ere, bi anaiek bigarren postua lortu zuten podiumean; Aritzek sub 23 mailan, eta Xabierrek jubenil mailan. Hurrengo proba Araban egingo dute, Legution, ekainaren 21ean. y