Aerorunba klase tematikoa, bihar

Kronika - Erredakzioa 2014ko maiatzaren 23a

Izpizua kaleko IkusiTikasi zentroak aerorunba klase tematikoa antolatu du bihar goizerako, 10:30etatik 12:00etara. Gaia, guatekea izango da. Bestalde, jakinarazi dute udalekuak antolatu dituztela, sormena lantzeko: musika, yoga, dantza, ingelesa, pintura, baratza, ekotailerrak eta beste hainbat gauza egingo dira. Izena emateko, eta informazio gehiagorako: 605 944 049 edo Izpizua kalea, 13. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!