Datorren larunbatean itxiko du txotx-denboraldia Otsua-enea sagardotegiak, hilaren 31n, eta itxi aurretik bertso-afaria antolatu dute, bezperan. Datorren ostiralean, hilak 30, bertso-afaria izango da Sebastian Lizaso eta Millan Telleria bertsolari ezagun eta haundiekin.
Ondoren, festarekin jarraitzeko aukera izango da oraindik. Izan ere, Xafre trikitilariak hainbat doinu joko ditu, afaria girotzeko.
Modu honetan bukatu nahi du denboraldia Otsua-enea sagardotegiak; bezeroekin giro ederrean afalduta