Ate irekiak igandean, eskubaloi taldea ezagutu eta osatzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 23a, 02:00

Igande goizean, 10:00etatik 13:00etara bitartean ate irekien jardunaldi bat antolatu du eskubaloi taldeak kiroldegian, haurrek ezagutu dezaten.

Hernaniko eskubaloi taldea martxan jarri da berriro, eta aurtengo denboraldia ondo bukatzeko, ate irekien jardunaldi bat antolatu du igande honetarako. Helburua da es­kubaloi eskola haurren artean ezagutzera ematea, eta datorren denboraldirako jokalari gehiago lortzea.

2001etik 2006ra bitartean jaiotako haurrak gonbidatu dituzte.

35 haur, eskubaloi eskolan
Bukatzear dagoen ikasturte honetan bertan sortu da berriro ere eskubaloi taldea.
Garai bateko Hernaniko taldea eta afizioa berreskura­tzeko asmotan, eskubaloi es­kola jarri dute martxan, haurrek kirol hau praktikatu eta ikasteko. Denboraldi honetan 35 haur aritu dira, eta datorren ikasturterako gehiago lortzea espero dute, alebin, infantil eta kadete mailetakoak. Horrela, igande honetako ate irekien jardunaldira gonbidatu dituzte 2001 eta 2006 urte bitartean jaiotako guztiak. Kiroldegiko 2garren pistara jo beharko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!