Hiru kontzertu Kontrakantxa gaztetxean

Kronika - Erredakzioa 2014ko maiatzaren 23a

Gaur gaueko 22:00etatik aurrera hiru kontzertu izango dira Hernaniko Kontrakantxa gaztetxean: ‘Oi Dek Oi!’ talde hernaniarra, urnietar eta hernaniarrek osatutako ‘Meltdown’ eta ‘Dirty Eyes’ ariko dira.

Urte batzuk dira Dezibelio Matxinada antolatzen hasi zela Hernanin Gazte Asan­bl­a­da, gaz­teen aisialdia gazteek anto­latutakoa izan zedin. 2005ean egin zen lehenengo aldiz. Azken urteetan forma­tua aldatu da, baina aurrera egin du jaialdiak.
Aurten, egun bakarrean ospatuko da jaialdia: gaur bertan. Hiru musika taldek emango dute kontzertua Kon­trakantxa Gaztetxean, gaueko 22:00etan hasita: Oi Dek Oi! punk-rock talde hernania­rrak, urnietar eta hernania­rrek osatutako Meltdownek eta Dirty Eyesek.
Duela gutxi ireki zen be­rriro Kontrakantxa Gazte­txea, eta bertan lanean dabiltzan gazteek herritar guztiak ani­matu nahi dituzte gaurko kon­tzertuetan eta datozen ekintzetan parte hartzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!