Kotxe bat irauli egin da gaur goizean

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 22a, 13:24

Istripua gertatu da gaur goizean, 08:45ak aldera, Astigarragan. Donostia ibilbidean (Kutxako errotonda pasa eta berehala), kotxe bat errepidetik atera da eta irauli egin da. Kotxea erretiratzeko, errepidea itxi egin dute momentu batean, baina orain irekita dago. 11:00etan atera dute kotxea. Ertzaintzak Kronikari jakinarazi dionez, frenu gabe geratu da gidaria eta horrek eragin du istripua. Bi pertsona zijoazen kotxean eta ez dela zauriturik izan azaldu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!