Igande honetan egingo da Goizuetako Krosa, 10 km-takoa, eta izena emateko aukera badago oraindik, kirolprobak.com webgunean. 10 euro balio ditu aurrez eginda (goizuetarrentzat, 8) eta 15, egunean bertan eginez gero. Bestalde, eskaintza berezi bat ere badago:afaria, gaua eta gosaria Zubimuxu aterpetxean, eta inskripzioa, 40 euro. Azkenik, haur eta gazteentzat beste proba batzuk ere egingo dira goizean.