Pasa den asteburuan Euskadiko goi mailako txapelketa jokatu zen Araxes ibaian, eta Epeleko Alex Ugalde gazteak 9garren postua lortu zuen bertan. Horrela, absolutu mailan postua lortu du. Lehenengo urtea da Ugalderentzat absolutu mailan, eta lan bikaina egiten ari da. Izan ere, aurreko asteburuan ere Espainiako goi mailako txapelketan postua mantentzea lortu zuen.