Hizaldia emango dute gaur Maite Ubiriak eta Ernesto Merinok, 19:00etan Biteri kultur etxean.
Hernaniko Sortuk antolatu du, eta EH Bildu alderdiak hitzaldira gerturatzeko gonbidapena egiten die hernaniar guztiei. Baita igandean bozkatzera joatekoa ere. Horixe izango da, hain zuzen, gaurko hitzaldiaren gaia: Eskuin muturraren gorakada Europan.
Eskuin muturrak azken urteetan Europan izan duen gorakada aztertuko dute gaur hizlariek. «Europako eskuinaren berri izateak Europan bozkatzearen garrantzia azpimarratuko digu».