Ohorezko mailara igotzeko borroka hastear

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 22a, 02:00

Hernaniko nesken errugbi taldeak ikaragarrizko lana egin du aurten, eta ordainetan, Ohorezko Mailara igotzeko play offak jokatuko dituzte, asteburu honetan hasita. «Esperantza haundirik ez» dutela diote, baina «esperientzia aberasgarria» izango dela ziur daude.
Euskadiko Ligan jokatu dute aurten, beste 5 talderen aurka, eta hernaniarrek bigarren bukatu dute. Lehenengo taldea Getxo izan da, dagoeneko Ohorezko Mailan dagoen taldea.
Asteburu honetan, Leonen ligilla moduko bat jokatuko dute estatuko beste 4 au­tonomiatako taldeen kontra: Gaztela-Leongo Albeitar, Madrilgo Pozue­lo, Kata­luniako Gotics eta Andaluziako Sevilla. Bi partidu larunbatean eta beste bi igandean. Irabazten duenak, hurrengo asteburuan azken partidua jokatu beharko du Oho­rezko Mailan azken postuan gelditu den taldearen aurka: Madrilgo Cisneros.
Hernaniarrek diote «aurtengo denboraldia gogorra» izan dela, «taldeak parekatuta» ibili direlako. Lortutakoarekin pozik, aukera aprobetxatzeko asmoa dute orain. «Ekipo berriak ezagutuko ditugu, eta esperientzia polita izango da».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!