Lara Mitxelena eta Ixiar Jauregi txalapartari hernaniarrak Kursaalen izan ziren igandean, Vetusta Morla talde ezagunarekin jotzen. «Taldea gustatzen zaigu, eta kontzetu batean aipatu zuten txalapartarekin jotzea gustatuko litzaiekeela. Bururatu zitzaigun kanta bat hartu, txalaparta sartu eta grabazioa bidaltzea. Gustatu egin zitzaien, eta berehala erabaki omen zuten gurekin joko zutela. Baina abixatu behar zigunak bi aste lehenago abixatu zigun. Pentsa! Kontzerturako sarrerak erosi genituen! Baina azkenean, elkarrekin jo dugu. Oso ondo zaindu gintuzten eta esperientzia oso polita izan da». En el río abestia jo zuten.