Ikasleek plazara atera zituzten abileziak

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 21a, 02:00

Urtero bezala, Astigartek pintura erakusketa antolatu zuen larunbatean. Ikasleek ikasturtean zehar egindako lanak jarri zituzten ikusgai. Pintatzen ere aritu ziren, giro ederrean. Luis Telleria irakaslea agurtzeko ere aprobetxatu zuten, jubilatu egingo baita 35 urteren ostean. Datorren ikasturtetik aurrera, Maite de Cruz izango da irakasle berria. Argazki gehiago: www.kronika.net.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!