Udarako, ikastaro desberdinak antolatu dituzte Kiroldegian bai helduentzat, bai ume eta gaztetxoentzat. Horietan apuntatzeko, izenematea zabalik dago, ekainaren 6ra arte. Kiroldegian eman behar da izena. Bestalde, Jolas-Txiki izango da ekainaren 9tik 20ra, eta izena, ostirala baino lehen eman behar da: kiroldegia@astigarraga.net edo 943 333676.