Guztira 22 talde ari dira parte hartzen aurtengo Olinpiadetan. Bost proba egin dira orain arte, apirilean hasita, eta gaur, seigarrena egingo da. Talde guztiek boleibol partiduak jokatu beharko dituzte, iluntzeko 21:30etan hasita. Tilosetan jarri dute zita. Beti bezala, jokuaz gain, gauza gehiago baloratuko dituzte puntuak ematerako garaian. Gaurkoan, hondartzako boleibol partiduak jokatuko direla hartu beharko da kontuan.