Bilera gaur, herritar guztiei irekia

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 21a, 02:00

Astigarraga Gure Esku Dago taldeak bilera egingo du gaur 19:30etan, Astigar dantza taldearen lokalean. Herritar guztiei irekia dela azpimarratu dute eta azaltzeko dei egin dute. Bestalde, gogorarazi dute, ekainaren 8an giza-katera joateko autobusak jarriko direla eta txartelak salgai daudela tabernetan, 10 euroan. Autobusa 09:00etan aterako da Joseba Ba­randiaran plazatik eta buelta 18:00ak aldera izango da. Larunbatean, be­rriz, herri jaialdia egin zen Astigarragan eta umeentzako tailerrak eta bideo emanaldia izan ziren, besteak beste. Giza-kate ibiltaria ere egin zuten. ASTIGARRAGA. Gure esku dago bideoklipa ikusgai dago.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!