Matrikulazio epea, zabalik

Kronika - Erredakzioa 2014ko maiatzaren 21a

Musika Eskolan matrikulazio epea zabalik dago eta larunbatean, ate irekiak egin zituzten. Antzerki pedagogikoaz gozatzeko aukera izan zuten ume eta gurasoek. Matrikula egiteko, ostiralera arte dago aukera, internetez: www.astigarragakomusikaeskola.com. Astelehen eta asteartean, berriz, musika udalekuetan apuntatzeko aukera izango da, 18:00etatik 20:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!