Astigarragako EAJ-PNV alderdiak hitzaldi bat antolatu du gaur. Xabier Ezeizabarrena alderdikideak eta Europa eta nazioarteko esparruko zuzenbidean doktoreak emango ditu azalpenak. Europari begira hitz egingo du Ezeizabarrenak: Euskadi Europan: zenbait erronka aurrez aurre.
Hitzaldia, arratsaldeko 20:00etan izango da kultur etxean. Herritarrei gonbidapena luzatzen diete bertaratzeko.