Errumaniar kanpamenduari buruzko dokumentala emango dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 21a, 02:00

Gaztelokalean emango dute 18:30etan. Bihar, berriz, Bai Euskal Herriari ekimenak egindako dokumentala izango da ikusgai: ‘Gu, jatorri anitz, herri bat’. 19:00etan izango da udaletxean.

Aurrez, aniztasuna eta elkar­tasunaren inguruan hain­bat eki­men egin izan badira ere, Aniztasun Astea, aurten antolatu du Udalak aurrene­ko aldiz. Astelehene­an hasi zen taber­neteko erakusketa mugi­ko­rra­rekin eta gaur, doku­men­­tala eman­go dute: Balta Txu­ria, Balta Berdea. Urumea­ko zu­rru­murrua. Erru­­mania­rren kanpamen­duaren ingu­ruko dokumen­tala da, SOS-Arra­zakeria taldeak egina. 18:30e­tatik aurrera izango da ikus­gai Gaztelokalean. Atzo, ju­bi­la­­tuen etxean eman zuten.
Bihar, berriz, Gu, jatorri anitz, herri bat dokumentala emango dute. Udaletxean izango da 19:00etan. Bai Euskal Herriari ekimenak egindako dokumentala da.

Janari dastaketa, larunbatean
Egun nagusia larunbata izango da. Egun osoan zehar antolatu dituzte ekintzak: he­rrialde desberdinetako mu­sika emanaldiak, janari probaketa, umeentzako Jolas Berri, proiek­tuaren erakus­keta...

Gaur
18:30 Balta Txuria, Balta Berdea dokumentala, Gaztelekuan.
Bihar
19:00 Gu, jatorri anitz, herri bat dokumentala, udaletxean.
Larunbata
Goizean, (12:00-14:00):
- Xagu Xar-Jolas Berri eta kontzertuak (Musika Eskola, bolibiarrak, errumaniarrak).
- Janari probaketa: Kolonbia, Nikaragua, Argentina, Errumania, Sahara, Peru....
- Proiektuaren erakusketa.
19:00-21:00, Bossa Kolektive.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!