Infantil eta alebin mailako partiduetan izan dira emaitza onenak asteburuan: 5 irabazi eta 3 galdu dituzte. Bereziki, Lasa-Tejedor alebinenean eta Salaberria-Arizmendi, Rekondo-Insausti eta Blanco-Zugasti infantilenean, lehenengo kanporaketa jokatzeko sailkapena lortu baitute. Kadete eta seniorretan, ordea, ia ahazteko asteburua izan da, 4 partidu irabazi eta 8 galdu baitituzte. Hala ere, San Sebastian, Urkizu eta Altunak 1go kanporaketarako sailkapena lortu dute.