Aurten Emakumezkoen Absolutu mailan aritu dira lehian Hernaniko jubenil-senior mailako neskak, eta lan txukuna eginda bukatu zuten denboraldia lehengo asteburuan. Bederatzi batelen artean 8garren egin zuten, baina segundu gutxiko tartea atera zioten elkarri azken 4 taldeek. Hurrengo urterako prestakuntza lan polita egin dute.