Ekainaren 8an egingo den giza-katean hernaniarrek Etxarrenen dute tokia, eta bertara joateko autobus txartelak salgai daude ekainaren 2ra arte. Hernanitik ateratzeko Kale Nagusiko lokalean erosi behar dira, eta Ereñotzutik ateratzeko, Irrintzi tabernan: 3 urte artekoek doan, 4-15 urte bitartekoek 5 euro, eta 16 urtetik gorakoek 10. Etxarrenetik itzultzeko bi ordutegi egongo dira; 13:00ean eta 19:00etan. Bestalde, Hernaniri dagozkion 600 metroak salduta daude, baina gehiago ere erosi daitezke.