«Auzotarrak nerekin gogoratzeak ilusioa egiten du»

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 21a, 02:00

Osiñaga auzoko festak ekainaren 7 eta 8an izango dira, baina maiatzaren 31rako kantu-afaria antolatu dute Gartxotekin, motorrak berotzen hasteko. Izenematea irekita dago hilak 29 arte.

Maiatzaren 31n bertso-afaria egingo da Osiñaga auzoan, Arri­atsuko eskolan. Auzoko fes­ten preludio moduan an­tolatu dute, eta auzotar guztiei animatzeko deia luzatu diete antolatzaileek. 21:30ak inguru­an hasiko da afaria, eta se­gi­dan, Gartxotekin kantuan ari­tzeko aukera izango da. Izena emateko epea maiatzaren 29an bukatuko da: 636 253 981.

«Kantu-afariak desberdinak dira, jendeak nerekin abesten du»
Gartxotek 20 urte daramazki kantuan, bai kontzertuak ema­ten eta baita kantu-afarietan parte hartzen ere. Ur­tebete darama Osiñaga au­zoan bizitzen, eta pozik dago gonbidapenarekin. «Ilusioa egi­ten du auzotarrak nerekin gogoratzeak. Lehendabiziko aldia izango da hemen jotzen dudala, eta aukera izango dut auzotarrak ezagutzeko».
Kantu-afariak «desber­di­nak» direla dio Gartxotek, «jen­deak nerekin kantatzen du. Normalean, 3 L-ak izaten dira oinarria: Lete, Lertxundi eta Laboa. Baina denen artean prestatuko dugu emanaldia. As­kotan, auzotarrei ere eska­tzen diet bertako bertso za­harren bat-edo, kantatzeko. Be­ti ez da egoten, baina ea ba­ten bat gogoratzen den!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!