Hernaniko komertzioetako historia ezagutu eta tablet bat irabazi

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 21a, 02:00

Berriak elkarteak lehiaketa antolatu du Hernani Errotzen elkartearekin batean. Galdera batzuk erantzunda, tablet bat lortzeko aukera izango da.

Hernaniko Merkatari eta Ostalarien Berriak elkarteak eta Hernani Errotzenek lehiaketa bat jarri dute martxan, eta ekainaren 1 arte hartu ahal izango da parte. Irabazleak tablet bat jasoko du opari.

Hernaniko komertzioetako historia, eskaparateetan
‘Hernanik 1000 urte’ egitasmoaren barruan antolatutako lehiaketa da hau, eta asmoa da Hernaniko komertzioetako historiaren berri ezagutzea.

Pistak Berriak elkarteko saltoki eta tabernetako eskaparateetan egongo dira, ekainak 1 arte.

Horretarako, denda eta tabernetako eskaparateetan historiako pasarte batzuen ohar laburrak jarri dira. Baina eskaparate bakoitzean bakarra. Gero, dendan bertan dauden bost galdera erantzun beharko dira. Kasu batzuetan, galderen erantzuna jakiteko inguruko beste denda batzuetan jarritako pasarteak ere irakurri  beharko dira. Baina ez da urrutira joan beharko, bost galderen erantzunak dituzten pasarteak bata bestearengandik gertu dauden dendetan jarri baitituzte.
Galdera horietako bat ondo erantzutea nahikoa izango da saria irabazteko zozketan sartzeko. Irabazleak tablet bat lortuko du.

Ekainak 1 arte
Galderak erantzuteko aukera izango da ekainaren 1 arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!