San Joanak gerturatzen ari dira, eta hasi dira prestaketa lanak. Akelarrea, urtero bezala, ekainaren 23an aterako da, eta dagoeneko irekita dago bertan parte hartzeko izenematea, Garin tabernan. Dantzan ateratzeaz gain, antolatzaileek gogorarazi dute izena eman daitekeela antzerkian parte hartzen duten pertsonajeetako baten papera egiteko: dontzeila, monagiloa, xiriko...