Erlojupeko Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten txirrindulari hernaniarrek Irunen, asteburuan. Alebin mailan, Langile C taldeak podiumera igotzea lortu zuen bigarren postuan (argazkian). Langile B taldea ez zen podiumera igo, baina lan txukuna egin zuten Aitor Torres, Ibai Apezetxea, Iker Burugain eta Jokin Oleak ere. Infantil mailan, berriz, Aimar Arteaga, Hegoi Urretabizkaia eta Mikel Mongek hartu zuten parte. Azkenik, txapelketatik kanpo, alebin mailako txirrindulari hernaniar gehiagok ere hartu zuten parte: Borja Mediluze, Irati Arteaga, Naya Mangas eta Roberto Rodriguezek, hain zuzen.