Nikaraguako proiektuari buruzko hitzaldia, gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 20a, 02:00

Naiara Navarro, Amaia Goi­ko­etxea eta Lucia Manso Do­nostiako 3 fisioterapeuta dira. Ni­karaguan izan ziren koope­razio talde batekin lanean, eta horrekin lotuta, Tximelagua proiektua jarri zuten martxan 2009an. Proiektu horren berri emango dute gaur, 19:30etan Biterin. Helburua da ezin­ta­sun fisikoak dituzten hau­rrei zerbitzua ematea.

100 umeri laguntzen
Tximelagua proiektua 2009an jarri zuten martxan hiru fisioterapeuta donostiar hauek. Ezintasun fisikoak zituzten 42 umeri laguntza ematen hasi ziren, eta 2010e­an fisioterapia zentroa ireki zuten Nikaragua iparraldeko El Tuma-La Dalia herrian.
Ordutik, 100 ume ingururi ematen diete laguntza, bai asterokoa eta baita tarteka­koa ere: tratamendu fisiote­ra­­peu­tikoa, laguntza orto­pe­di­­koa eta mugitzeko lagun­tza.

Dirua biltzeko kanpaina jarri dute martxan, segurtasun muroa eta zentrora sarrera errazteko aldapa egiteko.

3.375 euro biltzeko kanpaina
Nikaraguako zentroaz gain, dirua biltzeko martxan duten kanpainaz ere hitz egingo dute. Asmoa da 3.375 euro biltzea segurtasun muro bat eraikitzeko, eta zentroaren sa­rreran bidea erraztuko du­en aldapa bat egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!