Hiru abesbatza elkarrekin, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 20a, 02:00

Kantuz abesbatzak urtero antolatzen duen kontzertua emango du larunbat honetan, Kantuz Egunean. Urteko zita garrantzitsuenetakoa izaten da, eta aurtengoa berezia izan­go da, lehenengo aldiz kontzertua parrokian emango baitute, iluntzeko 20:00etan hasita.

Orio eta Astigarragako gonbidatuak
Kontzertuan ez du Kantuz abes­batzak bakarrik abestuko. As­tigarragako Aiztondo eta Orio­ko Salatxo abesbatzak entzuteko aukera ere izango da.
Bestalde, Xabier Lizaso piano-jole eza­guna izango dute lagun.
Kantuzeko kideek herna­niar guztiak, eta bereziki, baz­kideak gonbidatu nahi dituzte kontzertua entzutera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!