Europako hauteskundeetan EH Bilduri botoa emateko eskatu zuten, eta osteguneko hitzaldirako deia egin

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 19a, 02:00

Tilosetako eskaileretan elkartu ziren hernaniarrak, Bilduren aldeko botoa eskatzeko.

Hainbat herritar elkartu ziren joan den astean Tilosetan, Bildurentzako botoa eskatzera. «Hauteskunde hauetan Asko Dugu Jokoan. Europan gure ahotsa izatea beharrezkoa dugu, gatazka konpontzeko bideari segitzeko, eta erabakitzeko eskubidearen gaia Europako debatearen muinean egongo delako. Europako eredu sozioekonomikoari EZ esaten diogu, eta Troikari ere EZ esaten diogu». Botoa Bilduri emateko eskatzeaz gain, deialdia egin zuten, datorren ostegunerako. Maite Ubiriak eta Ernesto Merinok hitz egingo dute, Eskuin muturraren gorakada Europan gaiari buruz. Ostegunean, 19:00etan, Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!