Buruntzaldeko Euskara Batzordeek eta 11 autoeskolek beste behin kanpaina bat aurkeztu dute, herritarrak gidabaimena euskeraz ateratzera bultzatzeko. Gidabaimena Euskaraz izeneko kanpainaren barruan, 11 sari zozketatuko dira, 2014an zati teorikoa euskeraz gainditzen dutenen artean. Saria: zati teorikoa ordaintzea; gehienez, 400 euro. Hernaniko hiru autoeskola daude kanpaina honetan: Hernani, Lagunak eta Otamendi. Joan den astean aurkeztu zuten kanpaina Lasarte-Orian, eta bertan izan ziren autoeskoletako ordezkariak, eta Astigarragako Udaleko gazteria zinegotzia, Ione Olatziregi, eta Lasarte-Oria udaleko Boris Nogales, Buruntzaldeko Udalen izenean. Informazio hau 18 urteko guztiei banatuko zaie, etxeetara.