A ze jendetza, eta a ze giroa asteburu guztian Hernaniko Olinpiaden aitzakian. Larunbatean ginkanak bildu zituen ia 400 gazte, eta atzo berriz Humor Amarillo edo Hori Umoria! probak. Eta ez parte hartzaileak bakarrik, baita ikusmina piztuta inguratutakoak ere. Apeaderoko eskaileretan ur, irin, eta traba tartean igo ziren parte hartzaileak, ahal zuten bezain azkar. Bazterretik begira zeudenek ere ederki pasa zuten, eta baita ume-gaizto izenean joandako gaztetxo koadrilak ere, antolatzaileek eskatuta parte hartzaileak zirikatzera joan zirenak.
Horiek olinpiadak dijoaz, eta oraindik proba batzuk falta dira. Datorren ostegunean emango diete segida, boleibol partiduekin.
ARGAZKIAK HEMEN: Hori Umoria-Humor Amarillo