Zaintzaileei ikastaroak, bihartik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 19a, 02:00

Adinekoen zaintzaileentzat da ikastaroa, oinarrizkoa. Bost egunekoa izango da, eta lehenengo saioa bihar, asteartea, 15:00etatik 17:00etara, Biterin. Apuntatzeko, deitu: 943 55 78 54

Bost egunetan oinarrizko ikas­taroa emango dute Bite­rin, zaintzaileentzat. Zeha­tza­go esanda, ikastaroa es­kain­tzen zaie adinekoen zain­tzaileei. Adinekoek ba­ka­rrik moldatu ezin dute­nean, zaintzaleren bat izaten dute, askotan etxekoa. Zain­tzaile horiek beraiek arazoak izan ditzakete, hainbat gau­za kontuan hartzen ez dituz­telako. Kontu horiei buruz ariko dira ikastaroan, Her­na­niko Ongintza Patro­na­tuak antolatuta, Sendian programaren barruan.

Maiatzean bi, ekainean hiru
Ikastaroak bost saio izango ditu, maiatzean bi eta ekainean hiru. Bihar bertan izango da lehendabizikoa, eta hurrengoak: maiatzak 27, eta ekainak 3, 10, 18. Biterin izango dira, eta ordu berean: 15:00etatik 17:00etara.

Silvia Camiok emango du ikastaroa, eta bost saiotan hainbat gairi buruz ariko da: zaintzaileak bere burua nola zaindu, erlajazio teknikak, komunikazio teknikak... edo genero rolak eta aurrei­ri­tziak, zaintza eskubide gisa­ra, familia barruko negozia­zioa, lanak besteri uzten ikastea... eta hainbat kontu gehiago izango dituzte hitz egiteko, oinarrizko ikastaro honetan.

Apuntatu nahi duenak, telefono honeta­ra deitu be­har du: 943 55 78 54.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!