Olinpiadak, bete betean!

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 18a, 02:00

Atzo Landaren ibili eta gero, gaur Apeaderoko eskailera inguruan ibiliko dira. Arratsaldeko 15:45etatik aurrera hor ibiliko dira 400 gazte inguru, eta abar luze bat.

Sartu dira Olinpiadak bere onenean, eta atzo eta gaur saio konpletoak dituzte, Hernaniko olinpikoek. Atzo Landaren urean paseak ibili ziren, eta hainbat proba eta gero, ondo merezitako bazkaria eta festa egin zituzten.
Gaur horitik joango da kon­tua. Hori Umoria! edo Humor Amarillo deitu diote gaurko egunari. Telebista saio ospe­tsua da Humor Amarillo, eta han oi­narrituta, saioak pres­tatu di­tuzte. 22 talde izango di­ra eta talde bakoitzeko 6 kide.    Apea­deroko igogailutik abiatu, Apea­derora joan, eta handik eskai­lerak igo beharko dituzte. Pun­tuatuko dira, gora azka­rre­na iristea, ahalik eta urik gehiena pilatuta eramatea, eta umore pixka bat... ahal baldin bada, umore horia, Humor Amarillo­ko estetika... Noski, oztopoak izango dituzte, es­pe­ro direnak eta ez dire­nak... anto­latzaileen hitzetan: «talde bakoitza bere segurtasunaz arduratuko da; kaskoak, rodillerak, tiritak, eskaiola...» . 

ATZOKO ARGAZKIAK HEMEN: Gazte olinpiadak

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!