«Elkarri esaten genion, hau zer da, amets bat?»

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 18a, 02:00

Endika Ramos eta Aiheko Zubimendi dira Oiartzungo txapelketako aurtengo irabazleak, pronostiko guztiak hautsita.

Oiartzunen urtero jokatzen da Euskal Herriko Txapelketa, inguruko txapelketa herrikoie­tan garrantzitsuena, eta aur­ten, bi hernaniarren izenak daude azpimarratuta: Endika Ramos eta Aiheko Zubimendi. Larralde eta Zumeta betera­noei 25-23 irabazi zieten Ra­mo­sek eta Zubimendik, inork as­kok espero ez zutela, ezta be­raiek ere. Bi ordutik gorako finalean, elkar lehertu ezinda ibili ziren lau pelotariak. Faboritoak, zaharrak; jendea gazteen alde. Tanto bakoitzean txalo zaparradak... Gogoan har­tzeko finala irabazi zuten, eta beraiek dira paleta goma mo­dalitatean 1go mailako txa­peldun. Ondo merezita. 

Iaz bigarren mailakoa irabazi
Bigarren mailako txapela jantzi zuten iaz, eta aurten ez zuten espero partidu bakar bat ira­baz­terik, 1go mailan. «Gaizki hasi genituen lehenengo parti­duak, gainera, baina irabazi, eta irabazi... eta finalerdiak ira­bazi... eta elkarri esaten genion, hau zer da, amets bat?», dio Zubimendik. Ez dira asko izan­go Oiartzunen bi urtetan bi mai­latako txapelak jantzi di­tuztenak, eta Zubimendiren ka­suan oraindik azpimarratze­koa­goa, orain dela bi urte hi­rugarren mailakoa irabazi bai­tzuen, Iradirekin. 
Indarrean da bikote hau, eta hainbat txapelketa dituzte orain, jokoan: Idiazabal, Tilo­seta, Loiola, Irun... eta datorren urtean federatuta ere jokatuko dute. Ez daude gaizki, orain arteko martxari segiz gero. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!