Urbieta kalea, lorategi bihurtua

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 18a, 02:00

Egun batez, Urbieta kalea lorategi bihurtu zen atzo, eta bisitaririk ez zuen falta izan.

Egun batez, Urbieta kalea lorategi bihurtu zen atzo, eta bisitaririk ez zuen falta izan. Gipuzkoa guztiko 10 postu izan ziren bertan, bakoitza bere arlora dedikatzen dena, eta guztien artean kolore polita eman zioten azokari. Behemendik bultzatuta herriz herri dabil azoka hau, eta aurten lehendabiziko aldiz iritsi da Hernanira, eta hernaniarrek ez dute hutsik egin. Eguraldia ere lagun, landarezaleak etenik gabe ibili ziren, hemen paso eta hemen alto. Asko eta asko bueltatu ziren etxera, handik atera baino zerbait gehiago galtzerbean zutela. Eta hurrengo urterako ere, antolatzaileak gustora izango dira.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!