Urrutitik eta Hernanira iritsi ziren atzo txalaparta hotsak

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 18a, 02:00

Txalaparta Jaialdira jende dezente inguratu zen.

Txalaparta Festaren egun haundia zen atzo, eta halaxe ospatu zuten Hernaniko eta bertara etorritako txalaparta zaleek. Tilosetako arratsaldeko emanaldian hainbat tokitako txalaparta eskolek jo zuten, eta txalaparta urrutira iritsi den seinale, Tarragonako txalaparta eskolakoek erakustaldi polita eman zuten. Ondorenean, txalapoteoan bukatu zuten eguna, denek batera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!