Iñigo Legorburuk pareko gutxi dituela erakutsi du beste behin. Joan den asteburuan jakin ziren Altza eta Iurretako bertsopaper lehiaketako emaitzak, eta bietan hernaniarra nagusitu da. Legorbururentzat ez dira arrotzak bi sari hauek, lehendik ere parte hartu eta irabazitakoa baita bietan. Iurretan NI eta mundua sortarekin irabazi zuen saria; eta Altzan Etxeko heroiei sortagatik.