Ekainaren 21ean egingo da aurten, Axeri Bila, eta izenematea zabalik dago

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 18a, 02:00

Hernaniko CD Hernanik antolatuta, Axeri Bila lasterketa jokatuko da aurten ere, San Joan aurretik, ekainaren 21ean. Haurrentzako lasterketa eta helduentzakoa izango dira. Haurren kasuan, izenematea atletismo taldeko lokaletan egin behar da (pisten ondoan), ekainaren 7tik 20ra bitartean, eta erabat dohainik da. Helduen kasuan, zabalik dago izenematea, ekainaren 20ra bitarte, eta www.kirolprobak.com helbidean egin behar da. 16 urtetik gorakoek parte hartu dezakete helduen lasterketan. Txip horia daukatenek 9 euro ordainduko dituzte, eta txipa ez daukatenek 11 euro. Egunean bertan apuntatuz gero, 16 euro ordaindu beharko dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!