Vasconiak irabazi egin zion atzo Hernaniri, 1-0, eta denboraldi bukaera esturako arnasa hartu du. Hernanik ez zeukan ezer jokoan, eta lasaiago atera ziren atzo zelaira, inondik ere. Liga bukatzeko partidu bakarra falta da, Berioren kontrakoa, datorren astean, Zubipen.